78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala. UC-8 eta UC-21 unitate sendotuak eta AR-1 banaketa eremua (UE-15, UE-16 eta UE-19)

Udalak, 2003ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Lodosako ASetako aldaketa puntuala: UC-8, UC-21 eta AR-1 (UE-15, UE-16 eta UE-19)" izeneko dokumentua. Lodosako Udalak berak sustatua da eta Carmelo Loperena Eslava eta Silvia Barbarin Gómez arkitektoek prestatua. Barañaingo 2003ko maiatzeko data du eta xedea, berriz, AR-1 eremuak eta UC-8 eta UC-21 unitateek komunean duten muga berriz ere zehaztea da. Azken unitate horretan 21 metro karratu sartuko dira, 3. poligonoko 11. lurzatikoak (egun AR-1ean daudenak), eta hala, aldaketa honek ukitzen dituen lau unitateek -lurzoru sendotuko UC-8 eta UC-21 eta AR-1eko UE-15 eta UE-16- jatorrizko azalera mantenduko dute. Azkenik, AR-1eko UE-19 unitaterako eraikuntzako tipologia berria proposatzen da. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan, 74. artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz.

Orobat, hasiera batez onetsi da, jendaurreko epea zabaltzeko, "AR-1 banaketa eremuko SLD-1, SLZV-2 eta 19. exekuzio unitateak garatzeko hirigintzako hitzarmena" izenekoa, Nuria Herranz Pascual abokatuaren eta Juan E. Ameyugo Marrodan arkitektoaren laguntza teknikoarekin prestatua. Hitzarmena alkateak eta Francisco Javier, María Teresa eta María Jesús Aguirre Rojas senideek sinatu dute, 2003ko maiatzaren 7an. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Halaber, xedatu da erabakiaren berri ematea aipatu hirigintzako hitzarmenaren sinatzaileei, bai eta aldaketak hartzen duen eremuko lurzatien gainerako titularrei (U.C.-8, U.C.-21, UE-15, UE-16 eta UE-19), eta espedientea, bertan biltzen baitira bai Arau Subsidiarioetako aldaketa bai hirigintzako hitzarmena, jendaurrean jartzea, erregelamenduari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: C3154003