78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L O D O S A

Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala: U.E.8 exekukzio unitatea

Udalak, 2003ko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Lodosako ASetako aldaketa puntuala, U.E.-8 unitatean" izeneko agiria. Lodosako Udalak berak sustatua da eta Carmelo Loperena Eslava, Javier del Portillo Lana eta Silvia Barbarin Gómez arkitektoek prestatua. Barañaingo 2003ko apirileko data du eta xedea, berriz, gaur egun 264. lurzatian dagoen eraikina hirilurreko U.E.-8 exekuzio unitatetik bereiztea da eta ondoko unitate sendotuan sartzea, alegia, hirilurreko U.C.-6 unitatean; azkenik, eraikinaren doiketa eginen da U.E.-8 unitateari dagokionez. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 artikuluan, 74. artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz. Orobat, xedatu zuen erabakia jakinaraztea aipatutako 264. lurzati horren titularrei, bai eta U.E.-8 unitateko lurzatien gainerako titularrei, eta espedientea jendaurrean jartzea, erregelamenduari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: C3153992