78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V A L T I E R R A

Akats zuzenketa

Hala nahi izan gabe "Udalaren 6 koba-etxeren eta taberna baten errentamendua, eta ustiapena nahiz aprobetxamendua, turistikoa zein ostalaritzakoa" izeneko kontratua adjudikatzeko iragarkia bitan argitaratu da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean: 2003ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 9an eta 2003ko 73. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 11n.

Epeen zenbaketarako, baina, lehenengoa da balio duena; alegia, 2003ko 72. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALekoa, ekainaren 9koa.

Valtierran, bi mila eta hiruko ekainaren hamabian. Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: A0306243