78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

184/2003 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, "Eskuko 20 terminal mugigarri tetra erosi eta paratzeko" agindu teknikoen plegua eta kontratazio-espedientea onesten duena.

1._Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Telekomunikazio Zerbitzua.

2._Kontratuaren xedea:

a) Xedearen deskripzioa: 20 terminal mugigarri tetra erosi eta paratzea.

b) Erosi eta paratzeko epea: bi hilabete.

3._Tramitazioa eta adjudikatzeko prozedura eta modua:

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4._Oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: 36.000,00 euro.

5._Agiriak eta argibideak jasotzeko lekua.

a) Entitatea: Telekomunikazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Iturrondo industrialdea, 1 -2. oina.

c) Herria eta posta kodea: Burlata, 31600.

d) Telefonoa: 948 423057.

e) Telefaxa: 948 427448.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: aurkezteko epea bukatzen den eguna.

6._Kontratistaren berariazko betebeharrak:

a) Sailkapena: bat ere ez.

7._Eskaintzak aurkezteko tokia eta egun-orduak:

a) Aurkezteko azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, eta biharamunetik hasita, hogeita zortzigarren egun naturala, hamalau orduak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo balioduna arte.

b) Aurkezteko tokia:

1.a. Entitatea: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroa.

2.a. Helbidea: San Ignazio etorb., 3 behea.

3.a. Herria eta posta-kodea: Iruña, 31002.

8._Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak

a) Entitatea: Telekomunikazio Zerbitzua.

b) Helbidea: Iturrondo industrialdea, 1 2. oina.

c) Herria eta posta kodea: Burlata, 31600.

d) Eguna: Eskaintzak aurkezteko azken egunetik hasita, zortzigarren egun naturala. Egun hori baliogabea bada, hurrengo balioduna arte.

e) Ordua: 12:00ak.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hamahiruan._Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea."

PROPOSAMEN EREDUA

.............................. J/A-ak, ..................(e)ko bizilaguna, helbidea ...............(e)an eta .......... N.A.N. zenbakia duenak, bere izenean edo .................... ordezkatuz (egoki dena jarri), "Eskuko 20 terminal mugigarri tetraren" erosketa eta instalazioa kontratatzeko lizitaziorako agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren pleguen berri izanik, konpromisoa hartzen du kontratuko hornidura hori egiteko, aipatu pleguei hertsiki lotuz, ................. euroren truke (zenbakitan) .......... (BEZa barne).

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: C3177835