78. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 23a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Edukiontziak erosteko lehiaketa

a) Xedea: erostea 1000 litroko 90 edukiontzi, papera eta kartoia biltzeko, administrazio baldintza partikularren pleguan ezarritakoari jarraikiz.

b) Kontratuaren aurrekontua 13.222,00 eurokoa da, BEZa barne.

c) Kontratatzeko prozedura irekia eta lehiaketa bidez izanen da.

d) Behin-behineko fidantza: 264,44 euro.

e) Eskaintzak aurkezteko epea amaituko da hogeita seigarren (26) egun naturalean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean eginen da.

f) Baldintza teknikoen eta klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura egonen da Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen bulegoetan (Los Arcos jeneralaren plaza, 13-1.a, 31400. Zangoza. Tel.: 948-871247).

g) Eskaintzak irekitzeko jendaurreko egintza eta esleitzeko proposamenak eginen dira Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitzan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko zortzigarren egun naturalean, arratsaldeko ordu batean. Egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean eginen da.

Zangozan, bi mila eta hiruko ekainaren lauan. Mankomunitateburua, José Luis Val Huesa.

Iragarkiaren kodea: A0306050