73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T A F A L L A

E D I K T U A

Tafallako Udalak 2003ko martxoaren 31n egin osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zen, bertzeak bertze:

Ikusirik Udaleko kontu hartzaileak honetaz egindako txostena: "Kreditu transferentzia egiteko espedientea, 2002ko aurrekontuan, kontusail honetarako: 0.3112.46200 Leozko Udalarendako transferentzia-Orbaibarreko E.L.Z." (40/02 espte.).

Erabaki da:

Lehenbizikoa._Kreditu transferentzia egiteko espedientea onestea, kontusail honetarako: 0.3112.46200 Leozko Udalarendako transferentzia-Orbaibarreko E.L.Z." (40/02 espte.). Osotara 22.800 euro egiten du.

Bigarrena._Erabakia idazkaritza orokorrean ikusgai jartzea, 15 egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hirugarrena._Erabaki hau igortzea kontu-hartzailetzara eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita hiruan. Alkatea, Luis Valero Erro.

Iragarkiaren kodea: A0304762