73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R U E T E

Oihan enkantea

Kontzejuak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkantea eginen du, ahozko posturen bidez, oihan aprobetxamendu hauek saltzeko:

1. lotea: 1.278 pago, 432 metro kubiko zur eta 66 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Prezioa: 17.681,77 euro.

2. lotea: 830 pago, 575 metro kubiko zur eta 79 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Prezioa: 47.732,38 euro.

3. lotea: 2.411 pago, 1.919 metro kubiko zur eta 249 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Prezioa: 156.882,19 euro.

4. lotea: 1.895 pago, 531 metro kubiko zur eta 192 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Prezioa: 25.813,48 euro.

Enkantea Kontzejuaren aretoan eginen da, 2003ko uztailaren 24an eginen da, ostegunarekin, 13:00etan.

Behar izanez gero, bigarren enkantea eta hirugarrena eginen dira, honela egin ere:

Bigarren enkantea, % 10 merkeago, uztailaren 31n, 13:00etan.

Hirugarren enkantea, % 20 merkeago, abuztuaren 7an, 13:00etan.

Oharra._Enkantearen baldintzak interesatuen eskura daude Kontzejuaren idazkaritzan.

Berueten, bi mila eta hiruko maiatzaren bian. Kontzejuko burua, Juan Bta. Arrarás Bildarraz.

Iragarkiaren kodea: A0304748