73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Ibilgailua abandonaturik

Honen bidez jakinarazten da ezen, Guardia Zibilaren VMC981 gaztigu-orriaren arabera (B-11612-P kabo lehena), B-3020-GP Ford Scort ibilgailuaren abandonatze-akta egin dela, la Paz etorbideko 37aren orubean abandonatua izan baita.

Akta hori kontuan hartuz eta abandonaturik hilabetea aise daramanez, eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuludunaren 71.1.a artikuluan xedatutakoari jarraituz, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi baitzen testu hori, honen bidez ondokoa jakinarazten da:

Jabeari, hots, Rosa María Clavería Amador andreari (44.618.392), azken helbide ezaguna Iruñeko Urdanoz Multzoa kalean, 13-7C baitu, espedientea abiarazi zaiola jakinarazterik izan ez denez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean ematen da argitara egungo legeekin bat, eta ohartarazten zaio hamabost egun dituela ibilgailua dagoen tokitik kentzeko. Hala egiten ez badu, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta Hondakinei buruz indarra duen 10/98 Legea aplikatuko zaio. Hala gertatuz gero, bost milioi pezeta bitarteko isuna ezartzen ahalko zaio, arau-hauste larriaren erantzulea delakoan (10/98 Legearen 34.3.b eta 35.1.b artikuluak).

Hondakinen kudeatzaile baimendu bati lagatzen badio edo Udal honen eskutan uzten badu, erantzukizun administratibotik libre gelditzen ahalko da. Horretarako, Udal honen egoitzara etorri beharko du, aurreikusitako epearen barnean, behar diren tramiteak gauzatzeko (33.2 artikulua).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita zortzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: C3130261