73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Espedientea: 2003/3. Jabea: Luis Fernando Murillo Prieto. Matrikula: NA-6719-AC. Tokia: Iruñeko etorbidea, 2, Mutiloagoiti. Data: 2003ko urtarrilaren 17a. Ordua: 9:45. Zenbatekoa: 60. BSL: 94.1. ZEO: 39.1.C. ORD: 41.f.

Espedientea: 2003/11. Jabea: Angel eta Pedro García Ecay. Matrikula: 3096-BJR. Tokia: Eskolak, z.g., Mutiloabeiti. Data: 2003ko urtarrilaren 29a. Ordua: 10:35. Zenbatekoa: 300,51. BSL: 72.3.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Arangurenen, bi mila eta hiruko maiatzaren bostean. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0304707