73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Ebazpenak

545/2003 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, 2003ko otsailaren 10eko 148 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea xedatzen duena. Foru Agindu horren bidez Igantziko Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 255. lurzatian aldatzeko espedientea, Carmelo Miguelena Iguzquiaguirre jaunak sustatua, behin betikoz onetsi zen.

2003ko otsailaren 10eko 148 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zen Igantziko Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 255. lurzatian aldatzeko espedientea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat jarri zen, hots, Testu Bategin bat aurkeztea, Igantziko 2. poligonoko 255. lurzatiari dagokion proposamena indarreko lurzati planoan adierazteko.

Udalak dokumentazio hori Testu Bategin batean aurkeztu duenez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Igantziko Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 255. lurzatian aldatzeko espedientea, Carmelo Miguelena Iguzquiaguirre jaunak sustatua, behin betikoz onetsi zuen 2003ko otsailaren 10eko 148 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, aldaketak indarra har dezan. Foru Aginduaren testua Ebazpen honen eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Igantziko Udalari eta Carmelo Miguelena Iguzquiaguirre jaunari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

E R A N S K I N A

148/2003 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Igantziko Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 255. lurzatian aldatzeko espedientea, Carmelo Miguelena Iguzquiaguirre jaunak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Igantziko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatiko zehaztapenarekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Igantziko Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 255. lurzatian aldatzeko espedientea, Carmelo Miguelena Iguzquiaguirre jaunak sustatua, behin betikoz onestea, foru agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat zegoen, hots, Testu Bategin bat aurkeztea, Igantziko 2. poligonoko 255. lurzatiari dagokion proposamena indarreko lurzati planoan adierazteko.

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-helegitea jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Igantziko Udalari eta Carmelo Miguelena Iguzquiaguirre jaunari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0304555