73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

DERRIGORREZKO DIRUBILKETA. Ondasun higiezinen gaineko bahitura eginbidearen jakinarazpenak.

Ezin izan da jakinarazi 2002ko azaroaren 15eko bahitura eginbidea, geroago azaltzen dena, Posta Zerbitzuaren bidez 2002ko abenduaren 18an eta 2003ko urtarrilaren 8an jakinarazten saiatu arren, agiria itzuli egin baitzen; banaketako langileak ondoko ohar hau jarri zuen: "alde egina, beste helbiderik utzi gabe". Hori guztia espedientean ageri da. Hortaz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Beriaingo Udaletxeko iragarki oholean argitara eman da, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

"Bahitura eginbidea: Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamendu Orokorrak agindutakoari jarraikiz, premiamenduzko espediente administratiboaren bidez kobratu nahi diren zorrak zordunari jakinarazi zaizkio. Ordaindu ez direnez, espediente horretan emandako Probidentziak agindu bezala, bahitutzat jotzen dira ondoren azaltzen diren ondasun higiezinak, aipatzen diren zor eta kontzeptuen ordainean: a) Zorduna: Francisca Segura Ortega andrea, 15787162 NANa duena. Helbidea: Kale Berria, 4-3.a, A atea, Beriain (Nafarroa) b) Erreferentzia: 14.601/THH espedientea. ._c) Zorrak: 976,74 euro, gehi 200 euro korrituetarako behin-behinekoz kalkulatuak eta 750 euro prozedura kostuetarako._d) Kontzeptuak: 1997ko PFEZ (7918179-1 erreferentzia)._e) Bahitzen diren ondasun higiezinak: Deskribapena: Erregistrokoa: bakarra: 7.661 finka, Agoizko Jabetza Erregistroko 2.302. liburukia, 97. liburua, 179. orria. Landalurra: Baratzea Pastoriza aldean, Zangozako jurisdikzioan. Ureztalurretan dago eta zatiezina da. Lau erregu ditu edo hogeita hamabost area eta laurogeita hamalau zentiarea. Titulartasuna: erdi zatiezin bat José Antonio Calso Montes jaunaren izenean ageri da, salerosketa titulu bidez, eta beste erdi zatiezina Francisca Segura Ortega andrearen izenean, salerosketa tituluaren bidez. Katastrokoa: ureztalurra Pastorizan, Zangozan. 127. lurzatia, 3. poligonoa, A azpilurzatia, 3.495 metro koadrokoa. Jabetza Erregistroan bahituraren aurreneurrizko idaztoharra eginen da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde. Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketaren Erregelamenduko 113.2 artikuluari jarraikiz, jakinaraz bekie eginbide hau zordunari, hirugarren edukitzaileei eta hartzekodun hipotekarioei; Erregelamendu bereko 114.2 artikuluari jarraikiz, luza bekio dagokion manamendua erregistratzaile jaunari, egin bitez beharrezkoak diren jarduketak eta igor bekio espediente hau, dagokion unean, Ekonomi eta Ogasun kontseilariari, bahituriko ondasunen besterentzea baimen dezan."

Oharra: Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen 99. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aditzera ematen zaio zordunari ireki zaion espedientean agertu behar duela, berak edo bere ordezkariak; iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egunen buruan interesatua agertu ez bada, prozedura amaitu arteko eginbide guztiak jakinarazitzat joko dira, agertzeko duen eskubidea galarazi gabe.

Errekurtsoak: Dirubilketako egintzen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Dirubilketa Zerbitzuari zuzendurik, edo erreklamazio ekonomiko-administratiboa, epe berean, Nafarroako Foru Komunitateko Auzitegi Ekonomiko-Administratiboari zuzendurik.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian._Derrigorrezko Dirubilketako atalburua, Javier Ezpeleta Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0304556