73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

3104/2003 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren mendeko haurtzaindegietako geletarako altzariak erosteko kontratazio espedientea onesten duena.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak lizitaziorako deia egin du institutu horren mendeko haurtzaindegietako geletarako altzariak erosteko kontratazioa egiteko.

_Kontratuaren xedea: institutu horren mendeko haurtzaindegietako geletarako altzariak erostea.

_Izapidaketa: arrunta.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Kontratuaren aurrekontua: 40.000 euro (BEZa barne).

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko erregistroan (González Tablas kalea, z.g., Iruña), hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

Agindu teknikoen eta klausula administratibo eta partikularren pleguak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Afera Ekonomikoen Atalean (Iruñeko González Tablas kalea, z.g.).

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita zazpian._Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, José María Jiménez Bolea.

Iragarkiaren kodea: C3162156