73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Urologiako Atalburutza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Urologiako atalburutza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 8. oinarrian xedatutakoari men egiteko, 2002ko 124. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, urriaren 14koan, deialdiko Epaimahaiak izendapen-proposamena aurkeztu du lehiaketa gainditu duenaren alde.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Urologiako Atalburutzarako honako hau izendatzeko proposamena onartu da:

JOSE ANTONIO MILLAN SERRANO

2. Argitara bedi hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0305567