III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
U L T Z A M A
Jarduera sailkatua
Ingurumena babesteko jardueren kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bitartez aldatu baitzen) xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoko ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2003ko apirilaren 28a. Eskatzailea: Jesús Ignacio Bubea Lanas jauna. Jarduera: eraikuntzarako zurezko aurremarkoak egin eta muntatzeko lantegia paratzea. Tokia: U.3 exekuzio unitateko 3.3 lurzatia, Elordi industrialdekoa, Iraizotzen (Ultzama).
Larraintzarren (Ultzama), bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Julio Indaberea Osinaga.
Iragarkiaren kodea: A0304705