73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L U Z A I D E

Enkante publikoa, Gabarbide ehiza-barrutiko usategiak errentan emateko

Luzaideko Udalak, 2003ko maiatzaren 23an egin zuen osoko bilkuran, erabaki zuen Gabarbide ehiza-barrutiko usategiak lote bakarrean esleitzea enkante publikoaren bidez.

Modalitatea: plegu itxien bidezko enkante publikoa.

Xedea: errentan ematea, lote bakarrean, Gabarbide ehiza- barrutiko usategi hauek: 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 6 bis, 7, 8, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 29, 30, 31, 32, 33 eta 34.

Esleipenaren epea: 5 denboraldi (2003-2007)

Lizitazioaren oinarrizko prezioa: 140.497,25 euro (gehi BEZa)lehenengo denboraldirako.

Fidantza: 12.020,24 euro.

Proposamenen aurkezpena: enkantean parte hartzeko proposamenak, eransten den ereduaren araberakoak, plegu itxian aurkeztuko dira Luzaideko Herriko Etxean 2003ko ekainaren 28aren eguerdiko hamabiak baino lehen.

Proposamenen irekiera: ekitaldi publikoan eginen da, 2003ko ekainaren 28aren eguerdiko hamabietan, Luzaideko Herriko Etxeko Zine Aretoan.

Baldintza plegua: Luzaideko Herriko Etxeko idazkaritzan dago interesdunen eskura.

Luzaiden , bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita lauan. Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

PROPOSAMEN EREDUA

................. J/A-k, adinez nagusi, ..................(e)ko bizilagun, ......NANaren jabe, bere izenean edo .......................... ordez (egokia ez dena ezabatu), Luzaideko Gabarbide ehiza- barrutiko usategien enkante publikoa, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan 2003ko ekainaren 28an eginen dela iragarria, ezagutu ondoren, enkantean parte hartu du eta bost urtealditarako (2003, 2004, 2005, 2006 eta 2007. urteak) usategi horien aprobetxamendua hartzeko konpromisoa hartu du, ......... (hizkiz eta zenbakiz) ............ eurotan lehenengo urterako, 2003ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkuran onetsi zen baldintza pleguari hertsiki lotuz, zeina osoki ezagutu eta onesten baitu, eta indarrean dagoen legeak aipatzen duen bateraezintasun edo ezintasunik ez duela konstarazi du.

(Lekua, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0305539