73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

741/2003 EBAZPENA, maiatzaren 30ekoa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak onesten ditu, eta oposizio-lehiaketako deialdian onartutako izangaiei dei egiten zaie gaztelaniako proba, hala denean, eta oposizioko lehenengo proba egitera.

Martxoaren 7an emandako 116/2003 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdiak onetsi ziren (martxoaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALA, 33 zkia.).

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak apirilaren 25ean emandako 569/2003 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdietan onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onetsi ziren. Erreklamazioak egiteko 2003eko apirilaren 29tik maiatzaren 8ra bitarteko epea eman zen.

Epe hori amaitu eta aurkeztutako erreklamazioak azterturik, bidezkoa da onetsi eta argitara ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak, espezialitateak eta hizkuntza zehaztuta. Adieraziko da, hala behar denean, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek gaztelaniako proba gainditu behar duten, eta, baztertutakoen kasuan, horren arrazoia, deialdiko bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

Halaber, prozedurarako deialdiaren bosgarren oinarriarekin bat, Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek espezialitate berriak lortu ahal izateko, bidezkoa da onetsi eta argitara ematea deialdi horretan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak. Baztertutakoen kasuan horren arrazoia azalduko da.

Oposizio-lehiaketako deialdiaren zazpigarren oinarriko 7. atalean ezarritakoari jarraikiz, gaztelaniako proba egiteko eguna eta tokia zehaztuko da, nazionalite espainiarra ez duten eta gaztelaniaren ezagutza deialdian ezarritako moduan egiaztatu ez duten izangaiek jakin dezaten.

Zazpigarren oinarriko 2. atalaren arabera, izangaiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren bidez deituko dira oposizioko lehenengo ariketa egitera, gutxienez ere zazpi egun natural lehenago; Epaimahaien aurrean zein egun, ordu eta tokitan aritu behar duten ere adieraziko zaie.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez emandakoak ere erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Maisu-Maistren kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako eta Maisu-Maistren Kidegoko karrerako funtzionarioek Kidego horretako espezialitate berriak lortu ahal izateko prozedurarako deialdietan onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrendak (espezialitatea eta hizkuntza zehaztuta) onestea. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak martxoarren 7ko 116/2003 Foru Aginduaren bidez onetsi zituen deialdi horiek.

Izangaien behin betiko zerrendak Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan daude ikusgai (Iruñeko Santo Domingo kalea, z.g.).

2. Onartuen zerrendetan egoteak ez du esan nahi izangaia Foru Agindu honen bidez deitutako hautapen prozeduretan eskatutako betebeharren jabe denik. Deialdian onartua izateko nahiz hautatua izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertu ondoren, betebeharren bat falta dela ikusten baldin bada, izangaiak prozedura hauetan izan zitzakeen eskubide guztiak galduko ditu.

3. Nazionalite espainiarra ez duten eta gaztelaniaren ezagutza deialdian ezarritako moduan egiaztatu ez duten izangaiei dei egiten zaie gaztelaniako probara ager daitezen. Proba hori ekainaren 20an eginen da, 9:00etan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Aldapa aretoan (Santo Domingo aldapa, z.g., Iruña).

4. Maisu-Maistren Kidegoan sartzeko oposizio-lehiaketarako onartu diren izangaiei dei egiten zaie espezialitate bakoitzaren oposizioko lehenengo ariketara ager daitezen. Honako toki, egun eta ordu hauetan izanen dira probak:

_Gorputz Hezkuntza (gaztelania), ekainaren 26an, 8:30ean, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan, (Arcadio Mª Larraona kalea, z. g., 31008 Iruña).

_Gorputz Hezkuntza (euskara), ekainaren 26an, 8:30ean, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

_Ingelesa (gaztelania), ekainaren 26an, 15:30ean, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio María Larraona kalea, z.g., 31008 Iruña).

_Ingelesa (euskara), ekainaren 26an, 15:30ean, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

_Musika (gaztelania), ekainaren 26an, 15:30ean, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (Compañía kalea, 6, 31001 Iruña).

_Musika (euskara), ekainaren 26an, 15:30ean, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

_Haur Hezkuntza (gaztelania), 1 eta 2. epaimahaiak, ekainaren 26an, 8:30ean, Iruñeko "Navarro Villoslada" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Arcadio María Larraona kalea, z.g., 31008 Iruña).

_Haur Hezkuntza (euskara), ekainaren 26an, 8:30ean, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

_Pedagogia Terapeutikoa (gaztelania), ekainaren 26an, 8:30ean, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean (Compañía kalea, 6, 31001 Iruña).

_Pedagogia Terapeutikoa (euskara), ekainaren 26an, 8:30ean, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

_Euskara (Nafarroa), ekainaren 26an, 15:30ean, Iruñeko "Biurdana" Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Biurdanako bidea kalea, 3, 31011 Iruña).

5. Izangaiek, adierazi egun-orduetan probetara agertzen direnean, Nortasun Agiri Nazionala izan beharko dute.

6. Espezialitate berriak lortzeko prozedurarako deialdiaren zazpigarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz, prozedura horretan Gorputz hezkuntza, Pedagogia Terapeutikoa eta Haur Hezkuntza espezialitateetan parte hartzen duten izangaiak proba praktikoa egitera oposizio- lehiaketan parte hartzen duten izangaiekin batera deituko dituzte Epaimahaiek.

Proben daten iragarkiak aurreko probak egin diren tokietan jarriko dituzte epaimahaiek, hurrengo proba egin baino, gutxienez, berrogeita zortzi ordu lehenago.

7. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoan ikusgai jartzea.

Interesatuendako jakinarazpenaren balioa du iragarkia horrela argitaratzeak, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

8. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.

9. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Teknikora, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalera, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura eta Araubide Administratiboko Atalaren Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita hamarrean._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: a0305643