73. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

121/2003 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Nafarroako Gobernuak emana, Galar eta Noain-Elortzibarko udal mugapeak aldatzeko espedientea ebazten duena, Noain-Ezkirotz industrialdeak ukitzen duen eremuari dagokionez.

2000ko irailaren 12ko idazkiaren bidez, Industria Sustatzeko Zerbitzuko zuzendariak agerian uzten du Galar eta Noain-Elortzibarko udal mugapeak aldatzea komeni dela Noain-Ezkirotz industrialdeak ukitzen duen eremuari dagokionez, eraikuntza finkatu edo industriarako lurzati bakoitza udal mugape bakar batean egon dadin.

2000ko urriaren 5eko eta azaroaren 7ko bilkuretan, Galar eta Noaingo udalek hartu zituzten, hurrenez hurren, Galar eta Noain-Elortzibarko udal mugapeak aldatzeko ekimena gauzatzeko onespen-erabakiak Noain-Ezkirozko Industrialdeak ukitzen duen eremuari dagokionez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak horretarako eskatzen dituen gehiengoekin.

Martxoaren 14ko 65/2001 Foru Aginduz, hasiera eman zitzaion Galar eta Noain-Elortzibarko udal mugapeak aldatzeko espedienteari, Noain-Ezkirotz industrialdeak ukitzen duen eremuari dagokionez.

Uztailaren 11ko 1690/2001 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduko 14. artikuluan eskaturikoa betetzeko, artikulu horretan eskatutako dokumentazioa bidali zuten aipatu Udalek, 2001eko apirilaren 25ean eta maiatzaren 10ean. Gero, dokumentazioan atzemandako akats batzuk zuzendu behar izan zituzten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluan arautzen da udal mugapeak aldatzeko prozesuetan segitu beharreko bidea. 2. ataleko a) eta b) lerroaldeetan adierazten da espedientea jendaurrean jarri behar dela, bi hilabetez bederen, eta horrelakoxe epea finkatuko dela prozesuan ukitzen diren udalen eta, kasua bada, kontzejuen iritzia entzuteko.

Horrenbestez, Toki Administrazioko kontseilariak, urriaren 24ko 246/2001 Foru Aginduaren bidez (2001eko azaroaren 16ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 139. zenbakia), espedientea jendaurrean jarri zuen bi hilabetez eta entzunaldia ireki zuen Galar eta Noain-Elortzibarko udalentzat eta Ezkirozko Kontzejuarentzat.

2002ko urtarrilaren 16an amaitu zen aipatu epea, eta espedientean ageri dira entitate interesatuek luzatutako ziurtagiriak, zeinetan egiaztatzen baitzen ez zutela jaso beren egoitzetan aldaketari buruzko inolako alegaziorik.

Espedientean jaso dira, orobat, Lurraldearen Mugaketa Batzordeak 2003ko urtarrilaren 3an emandako adostasun irizpena eta Nafarroako Kontseiluak 2003ko apirilaren 7an emandako adostasun irizpena.

Bestalde, 6/1990 Foru Legearen 18. artikuluak ezartzen du udal mugapeak aldatzeko espedienteen behin betiko ebazpenetan espedienteetan agertutako gorabehera guztiak jaso behar direla, baita ukituriko kontzejuen egoera ere, bidezkoa den kasuetan. Hori horrela, adierazi beharra dago aldaketa horrek eragin txikia duela Ezkirozko Kontzejuarentzat, espedientean azaltzen den bezala.

Kontuan harturik espedientea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz tramitatu dela eta lege horren 13., 15., 16. eta 18. artikuluetan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela, eta ikusirik 13. artikuluan aipatzen diren helburuak dituela, bidezkoa da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak espediente hori ebaztea eta proposatzen den udal mugapeen aldaketa onartzea.

Horiek horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretziko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua Onestea Galar eta Noain-Elortzibarko udal mugapeak aldatzeko espedientea, zeinen muga izanen baita tartean diren bi udalek ontzat emandako planoan agertzen dena, hala erabaki baitzuten 2000ko urriaren 5ean eta azaroaren 7an, hurrenez hurren.

2. artikulua. Toki Administrazioko Departamentuari eskatzea foru dekretu hau betearazteko behar diren guztiak egin ditzala.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: C3153079