7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko abenduaren 16an emaniko Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foruzaingoko kabo izateko 30 lanpostu igoera eta lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

2002ko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abenduaren 30ean, argitaratu zen Ebazpen horretan akatsak daudenez, honako zuzenketa hauek egin dira:

11117. orrialdean, bigarren zutabean, 3.2 ataleko c) letran; honako hau dio: "Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera alegatutako merezimenduen egiaztagiriak". Hau behar du: "Deialdiaren III. eranskineko baremoaren arabera alegatutako merezimenduen egiaztagiriak".

11118. orrialdean, bigarren zutabean, 6.4 ataleko lerroaldearen bukaera kendu egiten da. Hauxe zioen: "Izangai bakoitzaren azken kalifikazioa ateratzeko lehiaketako eta oposizioko puntuazioak batuko dira".

Azkenik, 11120. orrialdean, lehenbiziko zutabean, "Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerketa eta bestelako merezimenduak" izeneko b) ataleko 6. puntuan, "hizkuntzak" hitza kendu egiten da.

Iragarkiaren kodea: A0300264