7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D I G O R R I A

Jarduera sailkatua

Ikusirik jarduera sailkatuaren espedientean dauden agiriak eta, bereziki, Tafallako Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoak emandako aldeko txostena,

Ebatzi dut:

1. Jarduera sailkatuaren lizentzia ematea Zuazola, S.C. enpresari, Las Parras kaleko 20ko lokal soziala (legeztatzeko, ezartzeko edo handitzeko) eskaera egin baitu; dena den, jakinarazten zaio neurri zuzentzaile hauek bete beharko dituela:

_Keak, gasak, lurrunak eta hautsak:Atmosfera Babesteari buruzko Legean eta horrekin bat datorren araudian ezarritakoari jarraituko zaio.

_Isurketak eta hondakin solidoak: proiektuko baldintzak eta ingeniari teknikoen eranskina eta Udal ordenantzak.

_Hotsak eta dardarak: ekainaren 8ko 135/89 Foru Dekretuko 15, 16 eta 18. artikuluek ezartzen dituzten funtzionamendu baldintzak eta hots eta dardaren baldintzak beteko dira beti.

_Suteen kontrako babesa: proiektuko baldintzak eta ingeniari teknikoen eranskina.

2. Interesatuari adieraztea ezen, lizentzia hau eman zaionez, jarraian obretako lizentzia eskatu beharko duela.

Jarduera hasi aurretik, orobat, irekitzeko lizentzia eskatu beharko du, Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko Erregelamenduko 20. artikuluak xedatu bezala. Horretarako, eskaerarekin batera, teknikari tituludun eskudunak sinatutako ziurtagiria aurkeztuko da; han adieraziko da instalazioa onetsitako proiektuari lotu zaiola eta ongi bete direla jarduera sailkatuari ezarritako neurri zuzentzaileak, baldin eta ezarri bazaizkio, eta egindako neurketak eta egiaztapenak zehatz-mehatz azalduko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau jakinaraztea interesatuari eta, halakorik bada, alegatzaileei; orobat, adieraziko zaie ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Mendigorrian, bi mila eta biko azaroaren hemeretzian. Alkate udalburua, María Asunción Fernández Izu.

Iragarkiaren kodea: A0212920