7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A G O I T Z

Hornidura eta saneamendu sareak eta kaleetako zoladura berritzeko obrak

Udal honek lizitaziorako deia egin du, kontratu hau adjudikatzeko:

Xedea: hornidura eta saneamendu sareak eta kale hauetako zoladura berritzeko obrak: Escubiertos, Trinquete, Horno eta Santa Ana.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Kontrataren aurrekontua: 164.795,68 euro, BEZa barne.

Proposamenak aurkezteko tokia eta eguna: udal idazkaritzan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, epearen azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen, betiere egun hori balioduna bada, bestela hurrengo egun balioduneko ordu berean amaituko baita epea.

Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuko % 2.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan agertzen direnak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Herriko Etxeko bilkura aretoan irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Klausula administratibo eta teknikoen pleguak eta proiektu teknikoa interesatuen eskura daude, udal bulegoetan eta Rubio paper-dendan, Iruñeko Francisco Bergamín kaleko 10ean.

Agoitzen, bi mila eta biko abenduaren hamahiruan. Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: A0213593