7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S A N T A K A R A

Santakarako Herriko Etxea berritu-eraikitzeko ideien lehiaketa

Udalak Herriko Etxea berritu-eraikitzeko aurreproiektuaren idazketa eta obra zuzendaritza esleitzeko baldintza tekniko nahiz administratiboak onestea erabaki zuen, 2002ko azaroaren 6ko osoko bilkuran, gehienez ere 600.000 eurotan esleituko baitira.

Ideien lehiaketaren xedea: Udal honetako Herriko Etxea berritu-eraikitzeko aurreproiektua idaztea.

Obra burutzeko proiektuaren gehieneko prezioa, zuzendaritza teknikoko proiektuari eta aparejadoreari dagozkien ordainsariak barne. 600.000 euro.

Sariak: lehen saria 6.000 eurokoa izanen da eta bigarrena, berriz, 1.500 eurokoa. Proiektuari dagozkion ordainsariak kenduko zaizkio irabazleari.

Eskaintzak aurkezteko epea: iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamargarren egun naturaleko 13:00ak arte. Hogeita hamargarren eguna baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea, ordu berean.

Baldintza tekniko eta administratiboen plegua: udal idazkaritzan.

Santakaran, bi mila eta biko azaroaren hogeita batean. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0212964