7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

13/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Ignacio Iriarte Aristu jauna Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko izendatzen duena.

Maiatzaren 16ko 50/1984 Foru Dekretuak 1. artikuluan ezartzen du departamentuetako idazkari tekniko titularrak izendapen askearen bidez izendatuko direla, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik. Izendatuak goi mailako titulazioa eskatu den lanpostu batean aritu behar du.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ignacio Iriarte Aristu jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko izendatzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0300286