7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D E S O J O

2002ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena

Udalak, 2002ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 212. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz, bertaratutako guztiek aho batez erabaki dute ondoko espedientea hasiera batean onestea, 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntza eransteko:

Aurrekontuko aldaketak.

Kontusaila: 1 613 22703. Izena: Katastroa mantentzeko lanak eta balorazio txostena. Zenbatekoa: 3.606,07.

Finantzabidea:

Kontusaila: 1 870. Izena: Diruzaintzako ger. gast. orokorretarako. Zenbatekoa: 3.606,07.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean udal idazkaritzan, nahi duen orok aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, onetsitako espedientea behin betikoz onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Desojon, bi mila eta biko azaroaren hogeita seian. Alkatea, Luis Mendiano Mendiano.

Iragarkiaren kodea: A0212962