7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Ardoi Kirol Patronatuaren 2002ko aurrekontua aldatzeko espedientea hasiera batez onetsita

Udalak, aurtengo azaroaren 22an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ardoi Kirol Patronatuaren 2002ko aurrekontua aldatzeko espedientea, zeinaren bidez 3.966,45 euroko kreditu gehikuntza egiten baitzaio 1.45232.489000 kontusailari; 7.458,13 eurokoa 1.45233.489000 kontusailari; 4.152,75 eurokoa 1.45234.489001 kontusailari; 5.691,31 eurokoa 1.45235.489000 kontusailari; finantzatzen delarik, hein berean, dirusarreretako 1.87000 Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina kontusailaren bidez.

Espedientea idazkaritza orokorrean egonen da ikusgai, hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaleko oholean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko azaroaren hogeita bostean. Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0212787