7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

8/2003 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Antonio Iriarte Moncayola jauna Toki Administrazioko Departamentuko idazkari teknikoaren kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatuta.

Maiatzaren 16ko 50/1984 Foru Dekretuak 1. artikuluan ezartzen du departamentuetako idazkari tekniko titularrak izendapen askearen bidez izendatuko direla, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko edo hari atxikitako funtzionarioen artetik. Izendatuak goi mailako titulazioa eskatu den lanpostu batean aritu behar du.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Antonio Iriarte Moncayola jauna Toki Administrazioko Departamentuko idazkari teknikoaren kargutik kentzea xedatzea, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamahiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0300284