7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabortz egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horien kontra errekurtso hauetakoren bat para daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita. b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Sailean, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetearen barrenean.

Espte: 2002/183. Jabea: Transeguia, S.A. Matrikula: VI-9079-X. Tokia: Talluntxe II industrialdea, Taxoare. Data: 18-08-2002. Ordua: 21,33. Zenbatekoa: 300,51. BSL: 72.3.

Espte: 2002/186. Jabea: María del Carmen Mañu Zugasti. Matrikula: 9085-BSB. Tokia: Anaitasuna, z.g., Mutiloagoitin. Data: 03-09-2002. Ordua: 18. Zenbatekoa: 90. BSL: 39.2. ZEO: 94.2. ORD: 43.i.

Arangurenen, bi mila eta biko azaroaren hogeita batean. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0212740