7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L I Z A R R A

Lizarrako Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Erregelamenduko aldaketa

Behin betikoz onetsi da Lizarrako Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Erregelamenduko 4. artikuluaren aldaketa, izan ere jendaurreko epean ez baita ez alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu (iragarkia 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertu zen, 2002ko irailaren 30ean). Horrenbestez, iragarki honen bidez aldaturiko 4. artikulu osoa ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean:

"4. artikulua: Ibilgailuak gidariarendako lekuaz gain beste sei leku izanen ditu gehienez ere. Minusbaliatuak garraiatzeko ibilgailu egokituetan, berriz, gidariaren tokiaz gain gehienez ere zortzi leku egonen da, eta horietarik bi, gutxienez ere, minusbaliatuendako egokituak."

Lizarran, bi mila eta biko azaroaren zazpian. Alkatea, Josefina Bozal Bozal.

Iragarkiaren kodea: A0212393