7. ALDIZKARIA - 2003ko urtarrilaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

982/2002 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, 2003. urtean Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia onesten duena.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak, 2002ko abenduaren 9an, 2003. urtean Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia onetsi zuen.

2003AN NAFARROAKO IKASTETXE PRIBATUETAN ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK ANTOLATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuetan 2003. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak antolatzeko laguntzen deia egiten da.

Hezkuntza-prozesu integralean garrantzi berezia ematen zaie ikastetxeetan egin eta bultzatzen diren eskolaz kanpoko jarduerei eta jarduera osagarriei, kurrikulu proiektu berean, eskolako irakaskuntza arloko jarduerak osatzen baitituzte.

Prozesu honetan laguntza emateko eta bultzagarri gisa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Foru Komunitateko ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak 2003. urtean egiteko laguntzen deialdia jendaurrera atera du, honako oinarri hauekin.

O I N A R R I A K

1. Hauek hartzen ahal dute parte deialdian:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak legeztatutako Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuek, fondo publikoen laguntza dutenek.

Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioen menpe dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak ere deialdi honi lotzen ahalko zaizkio.

Deialdi honetan parte hartzeko, nahitaezkoa da 2002an hartutako laguntzak egiaztatzea, behar den moduan eta horretarako ezartzen den epean.

2. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera egiten duten ikastetxeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

A) Eskabidea, behar bezala betea, I. eranskineko ereduaren arabera. Horretan eskola kontseiluburuak egiaztatu beharko du jarduerak Eskola Kontseiluak onetsiak eta urteko programazio orokorraren barnean direla.

B) Laguntzen xede diren jarduera guztien deskripzioa, II. eranskineko ereduaren arabera.

C) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, III. eranskineko ereduaren arabera.

3. Eskabideak Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo bestela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurrikusitako bestelako bideren bat erabiliz aurkezten ahalko dira.

4. Eskabideak aurkezteko epea 2003ko otsailaren 21ean bukatuko da.

Epez kanpo aurkezten diren eskabideak eta eranskinak behar bezala beteak ez dituztenak, edo datu oker nahiz ez-osoekin igortzen direnak, baztertu eginen dira.

5. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak gehienez ere hiru hilabeteko epean emanen du ebazpena deialdi honi buruz, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori espreski ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ulertuko da eskabidea ezetsi dela, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 13. artikuluan xedatu bezala.

6. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak emanen du deialdiaren ebazpena, aurkezten diren eskabideak baloratu eta haiei buruzko txostena egiteko eratzen den Batzordearen proposamena kontuan harturik. Batzordeak deialdiaren 7. oinarrian aipatzen diren banaketa-irizpideak egoki betetzen diren ala ez zainduko du.

Batzorde hori ondoko hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Ikasketetarako Laguntzen atalburua.

Kideak: Hezkuntza Hedapenaren bulegoburua.

Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku bulegoburua.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko teknikari bat.

Ikastetxeen ordezkari bat, eskaera egin duten ikastetxeetako zuzendarien artean zozketa bidez aukeratu beharrekoa.

7. Eskabidea egin duen ikastetxe bakoitzari laguntzak banatzerakoan Batzordea irizpide hauen arabera jokatuko da: onartutako eskabideen kopurua, ikastetxeko ikasle kopurua, ikasleen ezaugarri geografikoak eta sozio-ekonomikoak eta aurkeztutako proiektuen kopurua, kalitatea eta interesgarritasuna.

Horretarako, ondoko banaketa-irizpideei jarraikiko zaie:

A) Esleituriko zenbateko osoaren %17 onartu diren eskabideen artean banatuko da; eskabide guztiei zenbateko bera emanen zaie.

B) Zenbateko osoaren %42 proportzionalki banatuko da, ikastetxeko ikasleen kopuruaren arabera.

C) Zenbateko osaren %3'5 proportzionalki banatuko da, ikastetxe bakoitzean dauden familia behartsuen kopuruaren arabera. Horretarako, kontuan hartuko dira Departamentu honetan dauden datuak.

D) Zenbateko osoaren %3'5, ikastetxeen arteko desberdintasun geografikoak konpentsatzeko.

E) Gelditzen den %34, aurkeztutako eta onartutako jardueren arabera banatuko da, deialdi honetako 8. eta 9. oinarrietan ezarritakoari jarraikiz.

8. Aurkeztutako jarduerak baloratzeko orduan eskola komunitateak antolatu eta ikasleek protagonizatzen dituzten jarduera guztiak hartuko dira kontuan (txango didaktikoak, antzerkia, zinea, abesbatzak, musika entzunaldiak, eskola aldizkariak, kirolak, arlo didaktikoekin zerikusia duten bestelako jarduerak, e.a.), eskola orduetan nahiz eskola ordutik kanpo eginak, baldin eta hurrengo atalean bazter uzten ez badira.

9. Deialdi honetan ez dute lekurik izanen ondoko hauek:

A) Ikastetxeko urteko programazio orokorraren barrenean sartuta ez dauden eta/edo Eskola Kontseiluak onartzen ez dituen jarduerak.

B) Departamentu honek nahiz beste Ente Publiko batek antolaturiko deialdiaren bidez subentzionaturiko jarduerak.

C) Ohiko ikastorduak gehitzea ekartzen duten jarduerak.

D) "Ikasketa bidaiak" eta egun bat baino gehiago dirauten ekintza edo bidaiak.

E) Material inbentariagarria erosteko gastuak.

F) Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, atzerriko hizkuntzei lotuak badira, Departamentu honek horretarako deialdi berariazkoa egiten duelako.

10. Hezkuntza eta Kultura Departamentuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du deialdi honen ebazpena eta bertan adieraziko du zer ikastetxe diren laguntza hauen onuradunak, zenbana ordainduko zaien eta zer ikastetxe baztertu diren, halakorik bada, eta zergatik.

11. Ikastetxe bakoitzari eman zaion dirua epe bakar batean ordainduko da, esleitzen duen ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

12. Deialdi honetako laguntzak hartzen dituzten ikastetxeek, 2004ko urtarrilaren 15a baino lehen, agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, esleitu zaien dirua aplikatu dela frogatzen dutenak eta laguntzaren xede izan diren jarduerak adierazten dituztenak.

13. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egin ahal izateko eskubidea.

14. Arau hauek hautsiz gero, emandako laguntza bertan behera geldituko da, harturiko diru kopuruak itzuli beharko dira eta hurrengo deialdian parte hartzeko eskubidea galtzea ekar lezake.

15. Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka, interesatuek gora jotzeko helegitea jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, helegitearen xede den egintza argitaratu, jendaurrean paratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntza eskabidea. Ikastetxe pribatuak. 2003. urtea

Ikastetxea

Helbidea:

Herria:

Telefonoa: ........................ P.K.:

I.F.K.: ..........................

Ikasturte honetako ikasle taldeen kopurua: ...............

Ikasturte honetako ikasleen kopurua: ..........................

Ematen diren hezkuntza mailak: .....................

Goian aipatu datuak dituen ikastetxe honek 2003an ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ematen dituen laguntzen deialdian parte hartzea eskatzen du.

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, eta bere izenean kontseiluburu denak, egiaztatzen du jarduera hauek kontseilukideen gehiengoaren onespena jaso dutela eta ikastetxearen urteko programazio orokorraren barrenean sarturik daudela.

....................., 2003ko ...........aren ............(e)an.

Eskola Kontseiluko burua

(Sinadura eta zigilua)

IKASTETXEEN ETA IKASKETETARAKO LAGUNTZEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA. HEZKUNTZA ETA KULTURA DEPARTAMENTUA. IRUÑA.

II. ERANSKINA

Txostena-Jarduera edo bidaien azalpena

Jarduera/bidaia:

Zein mailatarako den: ..........

Ikasle kopurua: ...........

Lortu nahi diren helburuak:

Noiz egin:

Joan-etorrian zenbat kilometro:

Arduradunaren izena:

Gastuen aurrekontua (kontzeptuak zehaztu):

1._................................ Zenbatekoa:

2._................................ Zenbatekoa:

3._................................ Zenbatekoa:

Guztira: .......................

Oharrak:

(Oharra: Bete txosten bat jarduera edo bidaia bakoitzeko)

III. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdian aurkeztutako jarduera eta bidaien zerrenda laburtua. Ikastetxe pribatuak. 2003. urtea

1._............................................................. Zenbatekoa:

2._............................................................. Zenbatekoa:

3._............................................................. Zenbatekoa:

4._............................................................. Zenbatekoa:

5._............................................................. Zenbatekoa:

6._............................................................. Zenbatekoa:

7._............................................................. Zenbatekoa:

8._............................................................. Zenbatekoa:

9._............................................................. Zenbatekoa:

10._............................................................ Zenbatekoa:

11._............................................................ Zenbatekoa:

12._............................................................ Zenbatekoa:

13._............................................................ Zenbatekoa:

14._............................................................ Zenbatekoa:

15._............................................................ Zenbatekoa:

Zenbatekoa guztira: .................

.................(e)n, 2003ko ................aren ..........(e)an.

Eskola Kontseiluko burua

(Sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: a0213359