69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikorako deialdia: zenbait obra Arturo Campion, Patxi Larráinzar eta Ave María, eta José María Huarte ikastetxe publikoetan

Alkatetzak 2003ko apirilaren 11n emandako ebazpenaren bidez, lizitaziorako dei egiten da, Arturo Campion, Patxi Larráinzar eta Ave María, eta José María Huarte ikastetxe publikoetan egin beharreko zenbait obra kontratatzeko, honako baldintza orokor hauen arabera:

Kontratuaren xedea: zenbait obra Arturo Campion, Patxi Larráinzar eta Ave María, eta José María Huarte ikastetxe publikoetan.

Esleipen bidea: prozedura irekia, lehiaketa publikoa eta tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 3. azpitaldea, b kategoria; C taldea, 4. azpitaldea, b kategoria; C taldea, 5. azpitaldea, b kategoria; C taldea, 6. azpitaldea, b kategoria.

Kontrataren aurrekontua: 221.043,59 euro.

Egiteko epea: obrak erabat bukatuta egonen dira ehun eta hogei egun naturaleko epean, gehienez ere.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura egonen da, azter dezaten, Obra bulegoan (Armada etorbidea, 2-9. solairua).

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hamalauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ......................, herria: ..................., helbidea: ......................., (eta Iruñean, jakinarazpenetarako: .................), nortasun agiria: ............., bere izenean (edo, bestela, honen izenean: ........................), Arturo Campion, Patxi Larráinzar eta Ave María, eta José María Huarte ikastetxe publikoetan zenbait obra egiteko planoen, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz, zenbateko honen aldera: .......... (letraz) ........... euro, gehienez ere honenbertze egun naturaleko epean: ................. (letraz); eta honenbertze urteko berme epea emanez: ......... (letraz) ...........

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0305370