69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Ezinezkoa izan da jakinaraztea Francisco Fernández Moreno jaunari zinegotzi delegatuaren 2003ko apirilaren 1eko ebazpena (16/PC) eta zitazio ofizioa, ondotik heldu baitira, hortaz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuaren herriko Udalaren iragarki oholean emanen dira argitara, hori guztia azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, erabaki dut:

1. Francisco Fernández Moreno jaun udaltzainari diziplinako espedientea irekitzea, Nafarroako Polizi Kidegoari buruzko otsailaren 13ko 1/1987 Foru Legearen 53.b) artikululan zehaztutako 16 arau-hauste larriren ustezko erantzule baita, bidezko arrazoirik gabe lanera ez agertzeagatik ondoko egun hauetan:

_2002ko otsailaren 23, 24, 25 eta 26an.

_2002ko apirilaren 5, 6, 7 eta 14an.

_2002ko maiatzaren 4 eta 5ean.

_2002ko ekainaren 22, 23, 25, 26, 29 eta 30ean.

2. Juan Sáez Leclercq Iruñeko Udaleko jaun letratua eta Jesús Salinas Andueza Hiritar Babespen Alorreko jaun idazkari teknikoa espedienteko instruktore eta idazkari izendatzea, hurrenez hurren."

"Hiritar Babespen Alorreko zinegotzi delegatuak 2003ko apirilaren 1ean eman ebazpenaren bitartez ireki zen diziplinako espedienteari dagokionez, dei egiten zaio Francisco Fernández Moreno udaltzainari espediente horretako instruktore eta idazkariaren aitzinean ager dadin 2003ko ekainaren 9an, 13,30etan, Hiritar Babespen Alorreko idazkari teknikoaren bulegoan. Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean. Espedienteko idazkaria."

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hogeita batean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0305281