69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AÑEZKAR ETA OTEITZA

Oihan aprobetxamendua

Añezkarko eta Oteitzako Kontzejuek (Berriobeiti), behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen dute, plegu itxiaren bidez, oihan aprobetxamendu hau saltzeko:

Lote bat, 7.389 Austriako larizio pinu dituena, 1.472 metro kubiko zur eta 467 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, Ague alderdian. (Fazeriako Zaliturri mendia). Hasierako prezioa: 33.830,75 euro.

Proposamenak aurkezteko epea, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun balioduneko eguerdiko bietan bukatuko da, ereduaren arabera.

Enkantea hurrengo egun baliodunean, eguerdiko ordu batean eginen da. Hartan parte hartu ahal izateko, hasierako prezioaren % 2 ordaindu izanaren gordekina aurkeztu beharko da.

Baldintzak Udalaren idazkaritzan daude, Berriobeitin, interesatuen eskura eta enkantea hasterakoan irakurriko dituzte.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N. zenbakia: ..........., helbidea (herria, karrika, probintzia): ............., telefono zenbakia: ........... 7.389 larizio pinu, 1.472 metro kubiko zur eta 467 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak, saltzeko enkantearen berri dut, baita hura esleitzeko baldintzen berri ere. Hortaz, onartzen ditut eta haien truke zenbateko hau eskaintzen dut: .............. euro (letraz eta zenbakiz adierazi) ......................................

Añezkarren, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Kontzejuburua, María Angeles Irisarri.

Iragarkiaren kodea: A0305280