69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AÑEZKAR ETA OTEITZA

Herrilurretako laborantzako lurzatien adjudikazioa, 2003-2011 aldirako, herritarrendako adjudikazio zuzenaren bidez

Añezkar eta Oteitzako Kontzejuek, 2003ko maiatzaren 14an elkarrekin egindako bilkuran, aho batez erabaki zuten iragartzea hasiera eman zaiola Kontzeju horien herrilurretako laborantzako lurzatiak herritarrei zuzenean adjudikatzeko espedienteari.

Prezioa: 21,04 euro/erregua/urtea. 4 urte igaro eta gero prezioak berrikusiko dira.

Adjudikazioaren epea: 8 urte.

Interesatuek proposamenak aurkezten ahalko dituzte, baldin eta indarra duen araudian eta Kontzejuko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Kontzeju honen idazkaritzan aurkeztuko dituzte, Berriobeitiko Udaletxean (Udaletxe plaza, 1), iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko 15 egun naturaletan.

Prozedura honen bidez adjudikatzen ez diren loteak, enkante publikoaren bitartez adjudikatuko dira, indarra duen araudiari jarraikiz.

Añezkarren eta Oteitzan, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Kontzejuetako buruak, María Angeles Irisarri eta Pedro Larraya.

Iragarkiaren kodea: A0305279