69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

118/2003 FORU DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Francisco Salinas Frauca jauna Nafarroako Desjabetzapenetarako Mahaiko buru izendatzen duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak 126. artikuluaren 2. atalean adierazten du Nafarroako Desjabetzapenetarako Mahaiko kide bat, Nafarroako Gobernuak hautatua, mahaiburu lanetan arituko dela.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Francisco Salinas Frauca jauna, Nafarroako Desjabetzapenetarako Mahaiko kidea, mahaiburu izendatzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko maiatzaren hemeretzian._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Ekonomi eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: C3153069