69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T I K A

Enkante publikoa, Artikako "Mogotes" sektoreko R-6.6 lurzatiaren % 100, R-6.7 lurzatiaren % 16, R-18.2 lurzatiaren % 100 eta R-18.4 lurzatiaren % 32,13 saltzeko, Artikako Kontzejuaren mugapean baitaude, etxebizitzetarako erabilera izan dezaten

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2003ko otsailaren 6an egin bilkura arruntean, legez eskatutako quorumarekin, honako erabaki hau hartu zuen:

Artikako Kontzejuak Mogotes sektorean dituen lurzati hauek saltzeko enkante publikoa arautuko duten baldintza ekonomiko-administratiboen plegua onestea:

_1. lotea. Honako lurzati hauek osatzen dute: R-6.6 lurzatiaren % 100 eta R-6.7 lurzatiaren % 16.

_2. lotea. Honako lurzati hauek osatzen dute: R-18.2 lurzatiaren % 100 eta R-18.4 lurzatiaren % 32,13.

1._Hasierako prezioa.

Hauek izanen dira hasierako prezioak:

_1. lotea: 956.390 euro.

_2. lotea: 1.506.350 euro.

Gorako posturen bidez hobetu ahalko da.

2._Behin-behineko eta behin betiko fidantza.

Lizitatzaileek 19.127,8 euroko behin-behineko fidantza eman beharko dute 1. loterako, eta 30.127 eurokoa 2. loterako; alegia, ondasunen balioaren ehuneko 2. Gainera, behin betiko fidantza gisa, azken prezioaren ehuneko 4 eman beharko dute. Behin betiko fidantzarako bankuko abala onartuko da.

3._Proposamen eredua.

"Proposamena, enkante honetan parte hartzeko: Artikako "Mogotes" sektoreko R-6.6 lurzatiaren % 100, R-6.7 lurzatiaren % 16, R-18.2 lurzatiaren % 100 eta R-18.4 lurzatiaren % 32,13 saltzeko enkantea, Artikako Kontzejuaren mugapean baitaude, etxebizitzetarako erabilera izan dezaten.

Izena: ................, adinez nagusia, helbidea: ..............., NAN zenbakia: .........., nire izenean (edo ............... ordezkatuz, honen bitartez frogatzen baitut: .......................) ............. eguneko eta ............. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako enkantearen deialdiaren berri dut eta bertan parte hartu nahi dut. Hala, Artikako Mogotes sektorea birzatitzeko proiektutik datorren ...... zenbakiko lotea (orubea) erosteko konpromisoa hartzen dut, ................... prezioan,BEZaren % 16a barne (letraz eta zenbakiz adierazi), betiere Artikako Kontzejuak ezarritako klausula ekonomiko-administratiboen pleguari jarraituz, osorik onartzen baitut.

(Tokia, eguna eta sinadura)

4._Proposamenen aurkezpena.

Proposamenak 26 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Artikako Kontzejuko erregistro orokorrean, Berriobeitiko Udaletxean baitago. Udal bulegoetako jendearendako harrera orduak: 9:00etatik 14:00etara.

Baldintza plegua interesatuen eskura dago Berriobeitiko Udalaren bulegoetan eta Repronet kopia dendan (Remiro de Goñi, 24-behea, 948-18 92 16 telefonoa). Halaber, Infolocal 012 zerbitzuaren bitartez aztertzen ahalko da.

Artikan, bi mila eta hiruko maiatzaren hamabostean. Kontzejuko burua, Susana García Cámara.

Iragarkiaren kodea: A0305278