69. ALDIZKARIA - 2003ko ekainaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E O T Z

Obra kontratazioa, Leozko Kontzejuko kaleak zolatzeko eta hornidura zein saneamendu sareak berritzeko

Leozko Kontzejuak, 2003ko martxoaren 26an egin bilkuran, honako obra hau kontratatzeko lehiaketaren prozedura has zedin agindu zuen:

Xedea: Leozko Kontzejuko kaleak zolatzeko eta hornidura zein saneamendu sareak berritzeko obrak egitea.

Aurrekontua: 358.801,22 euro (BEZa barne).

Fidantza: aurrekontuaren % 2.

Egiteko epea: 5 hilabete.

Prozedura: lehiaketa irekia.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: Leozko Udaletxean, San Esteban, 26-behea, Iratxeta, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitartu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen pleguan agertzen direnak.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, eguerdiko hamabietan, Leozko Kontzejuko bilkura aretoan, Leotzen baitago, San Esteban kalean.

Proiektu teknikoa eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude proposamenak aurkezteko lekuan berean edota Copyprint, paper-dendan, Paulino Caballero, 38, Iruña.

Leotzen, bi mila eta hiruko maiatzaren seian. Kontzejuko burua, Serafín Flamarique.

Iragarkiaren kodea: A0305257