59. ALDIZKARIA - 2003ko maiatzaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

ERABAKIA, 2003ko apirilaren 22koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Iruña-Logroño Autobiaren 2. tartea: Lizarra-Logroño" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialeko Aldaketaren espedientea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua, tramitatzen hasi eta jendaurrean jartzen duena, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusi ondorioak eta Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioarenak izan ditzan.

2003ko apirilaren 3an, tramitatzeko aurkeztu da "Iruña-Logroño Autobiaren 2. tartea: Lizarra-Logroño" izeneko (UPS) Udalez gaindiko Proiektu Sektorialeko aldaketa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua.

I._Aurrekariak.

2001eko abenduaren 26an, Nafarroako Gobernuak "Iruña-Logroño Autobiaren trazaduraren 2. tartea: Lizarra-Logroño" izeneko UPSa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua, onetsi zuen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren uztailaren 2ko 747/2002 Foru Aginduaren bitartez, "Oinarrizko eskaintza hobetua" izeneko obrak adjudikatu ziren, Grupo Corporativo Empresarial de la Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra, S.A., Sociedad Unipersonal; FCC Construcción eta NEC, Navarra Empresas de Construcción, S.A enpresek osatutako batasunak aurkeztua. Eskaintza horrek hobekuntza nabarmena dakar, Lizarrako saihesbidea oso-osorik bikoizten baitu eta, Los Arcos eta Elizagorria aldean, trazadura aldatzen. Aldaketa hori da, funtsean, espediente honen xedea.

II._Proposamenaren azaleko deskripzioa, eremua eta xedea.

Aurrekarien atalean aipatu bezala, Iruña-Logroño autobiako Lizarra-Logroño 2. tartearen trazadura aldatzea da aurkeztutako espedientearen xedea.

Aldaketa horren eremua 8. kilometro puntutik _espedientearen planoetan jasotako kilometroen zenbakien arabera_, Los Arcosen ipar-ekialdean, Vianako lotunera, autobia amaitzen den lekura, hedatzen da, tarte horretan planteatzen baitira trazadura aldaketak; gainerako trazadura, hau da, Lizarrako saihesbidearen eta 8. kilometro puntuaren artekoa, ia lehen bezala uzten da.

Aipatu tartean, 8. kilometro puntuaren eta Linares ibaiaren mendebalean den 22,300 kilometro puntuaren artean dira aldaketa handienak, Los Arcos eta Lazagurria aldean batez ere.

Los Arcos aldean, U.P.S.ean onetsitakotik hegoaldean iraganen da trazadura berria; urrundu eginen da, beraz, herrigunetik eta, aldi berean, aurreko trazadura zuzendu egiten du. Lotune bakar bat eta osoa egin gogo da NA-129 errepidearekin, Los Arcosen eta autobiaren arteko lotunea, alegia.

Arrazoi hauek ditu oinarri aldaketak:

_U.P.S.aren trazadurak N-111 errepidearekin bidegurutze bat, oso bortxatua, egitera behartzen zuen Chumarretaren mendebaleko mazela iragatean, eta zailtasunak zeuden Cardiel ibaiarengatik.

_U.P.S.aren trazadura oso hurbil zegoen berriki eraikitako ardandegi batzuetatik; E.D.A.R.en ere bazuen eragina eta, bestalde, NASUINSAk sustatu beharreko industrialdea galarazten zuen.

_Trazadura berria U.P.S.arena baino laburragoa da.

Elizagorriko aldean, proposatutako trazadura U.P.S.aren trazaduratik hegoaldean dago, eta Elizagorriko herrigunera hurbiltzen da baina, hala ere, handik kilometro bat ingurura. Autobiaren eta Santsol-Elizagorria NA-6330 errepidearen arteko bidegurutzean kokatuko da Santsolgo lotunea.

U.P.S.aren trazadurak Socuencako muinoa zeharkatzen zuen 300 metroko tunel baten bidez. Tunel horretaz ahaztu eta, lubaki bat egitea, 35 metro metro altu gehienez ere, izan da aldaketarako arrazoi nagusia. Proposamen hori jasotzen du lehiaketa eskuratu duen "eskaeraren hobekuntzak", eta hona arrazoiak:

_Behera egin dute eraikuntza kostuek.

_Behera egin dute mantentze-lanen eta ustiatzeko kostuek.

_Txikiagoa da istripuak izateko arriskua eta, batez ere, haien ondorioak.

_Puntu bakar batean biltzen ditu autobiaren eta herrietako errepideen arteko lotuneak.

Alabaina, alde txar hauek ditu:

_Oztopo bat da lurraldean, baina ez garrantzi handikoa, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterlanean arrazoitu den bezala.

_Handiagoa da trazaduraren luzera eta, beraz, behar den denbora ere, baina ez hainbeste, tunelean abiadura moteldu behar bailitzateke.

Trazadura aldaketak nolabaiteko garrantzia du Los Arcos eta Elizagorria aldean, trazadura berria ia ingurune beretik igarotzen baita, baina alde on hauek ditu: autobiak hiru bidegurutze izan beharrean, bat baino ez du N-112 errepidearekin; hortaz, txikiagoa da eraikuntzaren kostua. Bestetik, trazadura berria beti errepide horren eskuinaldean dagoenez, ez du eraginik Odrón ibaiaren hezeguneetan. Dena dela, azken proposamenean aldaketa txiki bat egin da lehiaketan eskainitako proposamenarekin alderatuta, "Cohortecampo" aztarnategian eraginik izan ez dezan.

Elizagorritik Vianako lotunera arte oso txikiak dira aldaketak; aipagarriena, bihurgune baten hobekuntza U.P.S.aren trazaduran, Vianako lotunetik hurbil. Oztopo txikiagoa da Vianako ureztalurren hodi nagusiarekin, eraikitze lanetan baitago, eta eragin txikiagoa du ureztalurretan.

Hauek dira aipatu aldaketek ukitutako udal mugapeak: Villamayor de Monjardín, Los Arcos, Piedramillera, El Busto, Santsol, Elizagorria, Torres del Río, Armañantzas, Bargota eta Viana.

III._Lurraldeko eta hirigintzako zehaztapenak.

Lizarra eta Logroño arteko autobiaren proiektuan sartutako aldaketak azterturik, ikusi da trazadurak ez duela gorabeherarik sortzen tokiko hirigintza planeamenduan eta ez dituela ezertan aldatzen lehendik onetsitako trazadurak lurralde eta hirigintza aldetik ezarritako baldintzak; izan ere, oso-osorik errespetatzen ditu aurreko jarduketaren oinarrizko helburuak lurralde antolamenduaren aldetik. Ondorioz, trazadura berrian, aurrekoaren udal mugape berak zeharkatzen baititu, ez dira desagertu autobiaren eta Los Arcosko herrigunearen arteko lotunea eta NA-6310 errepidearekikoa, eta mantendu egin dira oraingo trazadurak -aldatu gogo dena-inguruko herrigune eta lurraldeei eskaintzen dizkien sarbideak. Beraz, kontuan hartu behar da trazadura berriak, aztertu den ikuspegitik, ez duela funtsezko aldaketarik ekartzen onetsita dagoenarekin alderatuz gero, eta, oro har, antzekoak direla.

IV._Ingurumen arloko zehaztapenak.

Ingurumenaren gaineko Eraginari buruz aurkeztu den azterlanaren arabera, ingurunearen gaineko analisi osoa egiten baitu, onetsitako IDEn sartutako gomendioetakoren bat betetzen dute aldaketek; izan ere, eragin eta arrisku gutxiago ditu landaretza mota batzuen eta Linares ibaiaren gainean eta, bigarrenik, onartzeko moduko mugen barrenean dago eragin orokorra, neurri zuzentzaileekin. Paisaiaren gainekoa da eragin bortitzena (hala-holakoa batzuetan, larria besteetan), 10 metro bitarteko altuerako ezpondak eginen baitira Los Arcosko lotunean, eta lurrerauzketa handi samarrak Elizagorriko muinoa zeharkatzeko. Lehengoratzeko proposatu diren neurri egokiei esker, eragina, azkenik, moderatua izanen da.

Landaretzaren gaineko eraginari dagokionez, moderatutzat jo da, neurtu egin dira hondatuko diren ezkai eta salbia lurrak eta eskualdean lehentasuna duen habitat bat sasoi egokian aztertuko da ingurumena zaintzeko programaren barrenean, kalterik izan ez dezan.

Faunaren gainean, moderatutzat jo da azken eragina, nahiz eta aldatutako soluzioak hasierakoak baino pasabide gutxiago izan eta neurri zuzentzaile gehiago eskatu. Alde horretatik, animalien pasabideek bete beharreko ezaugarriak zehaztu dira, haien eginkizuna beteko badute.

Ondorioz, osatutzat eman da dokumentazioa U.P.S.eko aldaketaren eraginaren azterlan gisa, eta jendaurrean jartzen ahal da Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa abiatzeko.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2003ko apirilaren 15ean emandako txostena aintzat harturik, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Tramitatzen hastea "Iruña-Logroño Autobiaren 2. tartea: Lizarra-Logroño" izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialeko aldaketaren espedientea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatua.

2. Departamentu sustatzaileari adieraztea Ondare Historikoaren Zerbitzuaren txostena aurkeztu beharko duela, azpiegiturak ondare horretan duen eraginari buruz, espedientea onetsi baino lehen.

3. Espedientea hilabetez jendaurrean jartzea, Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunetik aitzina, eta hilabetez ere entzunaldia ematea beren mugapeetan proiektuko azpiegiturak dituzten Udalei. Hartarako, espedientea ikusgai egonen da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Alondegi kalea 1-2.a, Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da nahi adina alegazio idatzita aurkeztea.

4. Espedientea jendaurrean jartzea epe berean, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioa egin dadin, legez indarra duten zehaztapenei jarraituz.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Hezkuntza eta Kulturakoari eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzakoari jakinaraztea, baita Villamayor de Monjardin, Los Arcos, Piedramillera, El Busto, Santsol, Elizagorria, Torres del Río, Armañantzas, Bargota eta Vianako Udalei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren hogeita bian._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: C3115760