54. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

247/2003 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, 'Lodosako (Nafarroa) udal mugapean NA-123 errepidearen eta A-68 autobidearen arteko erdi-lotunea egiteko proiektua" behin betikoz onesten duena.

Urtarrilaren 15eko 43/2003 Ebazpenak teknikoki onetsi eta jendaurrean paratu zuen "Lodosako (Nafarroa) udal mugapean NA-123 errepidearen eta A-68 autobidearen arteko erdi-lotunea egiteko proiektua". Ebazpena 2003ko otsailaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 15. zenbakian, argitaratu zen.

Ebazpen horren bitartez, proiektu hura eta ukitutako ondasun eta eskubideak jendaurrean jarri ziren, bidezko oharrak eta alegazioak egin zitezen.

Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian, Jesús Antón Gutiérrez jaunak, 72.667.835 NAN zenbakikoak, Hormigones Lodosa, S.A. enpresaren ordezkari gisa, alegazio bat aurkeztu duela. Bertan eskatzen du:

1. 14. poligonoko 13 eta 14. katastro lurzatiak eta 11. poligonoko 461.a Hormigones Lodosa, S.A. enpresarenak direla kontuan hartzeko.

2. 14. poligonoko 13. finkak industria erabilera duela kontuan hartzeko.

3. A-68tik NA-123 errepidera joanen den adarrean biribilgune bat edo gaineko pasagune bat paratzeko.

Ondotik, haren komunikazio bat jaso da eta bertan adierazten du alegatzaileak eta Autopista Vasco-Aragonesa, Concesionaria Española, S.A. (AVASA) enpresak izandako elkarrizketetan kontsentsua erdietsi dutela proiektatutako soluzioan, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badira:

1. Ateratzeko adarraren bide paraleloa egoki prestatuko da adarra bera egiten hasi baino lehen, legar-hobitik heldu den trafikoak oztoporik izan ez dezan. Halaber, bidea eta adarra zerrakura batek bereiziko ditu, trafikoak ez nahasteko.

2. Legar-hobitik N-123 errepidera sartzeko plataforma handitu eta egokituko da, hobian sartu-atera dabilen trafikoaren eta A-68 autobidetik adarrera ateratzen den trafikoaren arteko interferentziarik izan ez dadin.

3. Errepideko, autobidetik ateratzeko adarreko eta legar-hobiko sarbideko seinalizazioa areagotuko da, eskualdeko trafikoak ahalik eta arrisku txikiena izan dezan.

4. Goian aipatutako proiektuaren lanek iraun bitartean haien antolamendua enpresaren jarduera propioei ahalik eta trabarik txikiena gertatzeari begira prestatuko da.

Erantzuna:

Onartu egiten da bai lurzatien titulartasun eta erabilerari buruz alegatutakoa, bai eta alegatzaileak eta AVASAk kontsentsuatutakoa ere.

Horiek horrela, Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuak adierazi eta proposaturikoarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak urriaren 7an emandako 3912/1999 Foru Aginduaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Lodosako (Nafarroa) udal mugapean NA-123 errepidearen eta A-68 autobidearen arteko erdi-lotunea egiteko proiektuaren" jendaurreko aldia ebaztea, ebazpen honen azalpen zatian alegazioari emandako erantzunetan adierazitakoarekin bat.

2. "Lodosako (Nafarroa) udal mugapean NA-123 errepidearen eta A-68 autobidearen arteko erdi-lotunea egiteko proiektua" behin betikoz onestea. Lizitaziorako aurrekontua 1.506.775,54 eurokoa da.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaratzea.

4. Ebazpen hau igortzea Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuari, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuari, Desjabetzapen Atalari, Lodosako Udalari, Autopista Vasco-Aragonesa, Concesionaria Española, S.A. (AVASA) enpresari eta alegatzaileari, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, Ebazpen honek Administrazio Publikoendako administrazio bidea amaitzen du. Dena den, Administrazioek Ebazpenaren kontrako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Aukeran, epe horretan berean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44.1 artikuluan aurreikusitako errekerimendua egiten ahalko dute, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu baino lehen.

Iruñean, bi mila eta hiruko apirilaren bederatzian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: C3105153