42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U Ñ U E L

Buñuelgo Udal Planeko 32tik 39ra bitarteko exekuzio unitateen jarduketa sistema aldatzea. Behin betiko onespena

Buñuelgo Udalak, 2003ko martxoaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea Buñuelgo Udal Planeko 32tik 39ra bitarteko exekuzio unitateen jarduketa sistemaren aldaketa. Hauxe dio haren testuak:

"Artikulu bakarra._Buñuelgo Udal Planeko 32tik 39ra bitarteko exekuzio unitateek beste jarduketa sistema bat izanen dute aurrerantzean, lankidetza sistema, hain zuzen".

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Buñuelen, bi mila eta hiruko martxoaren seian. Alkatea, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: A0302905