42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Iruñeko Udaleko Ingurumen eta Osasun alorreko zinegotzi delegatuak 2002ko uztailaren 31n eman ebazpena (10/MA) jakinarazi ahal izan ez denez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatua bizi den herriko Udalaren iragarki oholean.

"Ikusirik espedienteko agiriak eta Elikagaien eta Zoonosien Ikuskapen Zerbitzuaren 2002ko uztailaren 22ko txostena, akita inu arrazako zakur eme bat, 131252452A identifikazio zenbakia duena, Iruñeko Udalaren Zakurtegira eramateari buruzkoak; inon ez baita ageri zakurraren jabeak, José Ignacio Martínez Farré jaunak (NAN: 47679324) arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio lizentzia duenik, honakoa ebatzi dut, arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko araubide juridikoari buruzko 50/1999 Legea garatzen duen 287/2002 Errege Dekretuaren 2.1 artikuluan eta I. eranskinean xedatutakoari eta Iruñeko Udalaren 13. Osasun Ordenantzak, animaliak edukitzea arautzen duenak, 45. artikuluan xedatutakoari jarraituz:

1._José Ignacio Martínez Farré jaunari entzunaldirako eskubidea ematea, aditzera emanez hamabost eguneko epea duela, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bere eskubideari komeni zaizkion alegazioak egiteko, eta gero errekerimendua eginen zaiola, 15 eguneko epean, arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzia tramitatzen hasteko, eta hori agiri bidez frogatu beharko duela Elikagaien eta Zoonosien Ikuskapen Zerbitzuan.

2._José Ignacio Martínez Ferré jaunari ohartaraztea ezen arriskugarri gerta daitezkeen zakurrak lizentziarik gabe edukitzeagatik 2.404,05 eta 15.025,30 euro bitarteko isunak ezar daitezkeela, arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeari buruzko abenduaren 23ko 50/1999 Legearen 13. artikuluan xedatzen denez".

Ebazpen horren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ediktu hau jakinarazi ondoko hilabetean.

Halaber, aditzera ematen da espedientea interesatuaren eskura dagoela Ingurugiro eta Osasun Alorreko bulegoetan (San Saturnino karrika, 2) eta hantxe aztertzen ahalko duela, lanegunetan, 8:00etatik 14:00etara.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0302546