42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S E S M A

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jendaurrean egonen dela Sesmako udal bulegoetan, ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten, aipatu epean, beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espreski uko egiteko, eta bestelako alegazioak egin ahal daitezen.

Barrutian Sesmako udal mugape osoa sartzen da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, Sesman, bi mila eta hiruko martxoaren hiruan. Alkatea, José María Olcoz Esteban.

Iragarkiaren kodea: A0302534