42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

163/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko lanpostu huts batzuk merezimenduzko lekualdatze lehiaketaren bidez adjudikatzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 27an emandako 508/2002 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore izateko 60 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2002ko 50. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 24an.

Epaimahai kalifikatzaileak lehiatzaileek erdietsitako puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak hautatu ondotik, bidezkoa da horiek adjudikatzea interesatuen nahiaren ariora.

Beraz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko zeladore lanpostu huts batzuk lekualdatze lehiaketan honako izangai hauei adjudikatzea:

_Barne lekualdatzea:

Julio Pérez Pérezi Tafallako LZAko lanpostu bat (60219).

Rubén Alonso Garcíari Tuterako Osasun Barrutiko lanpostu bat (67704).

Francisco Moreno Lanzasi Ubarmin Klinikako lanpostu bat (67765).

Pedro Alduan Urdiáini Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (67942).

César Valencia Guemberi Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (67945).

Mariano Royo Jiménezi Tuterako Osasun Barrutiko lanpostu bat (67691).

Jesús María Ruiz Bacaicoari Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (64780).

Gerardo Zamora Zaragüetari Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (67941).

María José Lasheras Cuevari Tuterako Osasun Barrutiko lanpostu bat (65580).

Iñigo De Carlos Minari Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (67943).

María Angeles Ecay Sanzi Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (65223).

Roberto Capel Del Ríori Ubarmin Klinikako lanpostu bat (67769).

Luisa Vallejo Pascuali Ubarmin Klinikako lanpostu bat (67764).

Carlos Javier Nieva Zardoyari Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (67939).

Dolores Induráin Campori El Vergel zahar-etxeko lanpostu bat (Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua) (3089).

Carmen Aránzazu Filgueira Izcueri Nafarroako Ospitaleko lanpostu bat (61814).

Eva M. Sanz Lanari Guelbenzu jolaslekuko lanpostu bat (Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutua) (5182).

Jone Blanquet Muñozi Ubarmin Klinikako lanpostu bat (67768).

José Javier Cía Zabaletari Nafarroako Ospitaleko lanpostu bat (66731).

Pilar Torán Zufíari Lehen Osasun Laguntzako lanpostu bat (60840).

M.ª de Los Reyes Bidegáin Martikorenari Bideko Ama Birjina Ospitaleko lanpostu bat (67940).

Josu Arraiz Muñozi Nafarroako Ospitaleko lanpostu bat (66737).

M. Carmen Martínez Aranguibeli Lizarrako Osasun Barrutiko lanpostu bat (67976).

M. Isabel Domínguez Macíasi Nafarroako Ospitaleko lanpostu bat (63805).

Xabier Les Lacostari Nafarroako Ospitaleko lanpostu bat (66278).

_Sistema nazionaleko langileen lekualdatzea:

Jesús Vidal Díaz Yarzari Nafarroako Ospitaleko lanpostu bat (68036).

2. Izendatutako lehiatzaileek 2003ko otsailaren 3an hartu behar dute lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, adjudikatu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen kontra funtzionarioek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 114. eta 115. artikuluekin, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 64. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 52.2 artikuluarekin bat. Estatutupeko langileek edo lan kontratudun langile finkoek, berriz, lan arloko epaitegietara jo aurreko erreklamazioa jartzen ahalko dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, legeak horretarako ezartzen duen epean.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko buruari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko buruari, Lehen Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Langileri Zerbitzuko buruari, Ubarmin Klinikako Langileri Zerbitzuko buruari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri Zerbitzuko zuzendariari, Nafarroako Ospitaleko Langileri Zerbitzuko zuzendariari, Laguntza Espezializatuko Kudeaketa Zerbitzuko zuzendariari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentuko idazkari teknikoari, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko idazkari teknikoari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0301537