42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Behin betiko onespena, 2002 urterako kreditu gehikuntza bidez aurrekontua aldatzeko 17/2002 espedienteari.

Altsasuko Udalak, 2002ko abenduaren 27an eginiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu gehikuntzako 17/2002 espedientea, Udalaren 2002ko aurrekontu arruntean; guztira, 81.136,64 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 15eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluari jarraikiz, espediente horren izapidetzea eta onestea aurrekontuen modura egin behar dira, informazio, erreklamazio eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientearen hasierako onespena erabaki baitzuen Udalak, osoko bilkuran, iragarkia 2003ko urtarrilaren 29an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betikoz onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitaratzen da.

Altak gastuetan:

Kontusaila: 1 4510 62502. Kultur Etxeko ekipamendua: 81.136,64 euro.

Altak dirusarreretan:

Kontusaila: 870. Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzak (ekarpena handitzea): 60.852,48 euro.

Kontusaila: 75512. Gastu orokorren gerakina: 20.284,16 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen kontra honako bide hauek erabiltzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko osoko bilkurari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Altsasun, bi mila eta hiruko otsailaren hogeian. Alkate andrea, Camino Mendiluze Arregi.

Iragarkiaren kodea: A0302454