42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Berriobeitiko Udalaren 2003ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2003ko otsailaren 27an egin osoko bilkura berezian, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:

1. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269.etik 276.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batean onestea 2003ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra.

2. Hasierako onespenari buruzko erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean emanen da argitara, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epean.

3. Erreklamaziorik egiten bada, Udalak osoko bilkuran hartuko du horien gaineko erabakia, aurrekontua behin betikoz onesten denean.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Aurrekontuaren laburpena kapituluka.

DIRUSARRERAK:

I. kapitulua._Zuzeneko zergak: 834.988,03 euro.

II. kapitulua._Zeharkako zergak: 1.320.093,75 euro.

III. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 118.396,20 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 298.923,82 euro.

V. kapitulua._Ondareko dirusarrerak: 13.462,47 euro.

VI. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 1.095.074,37 euro.

VII. kapitulua._Kapital transferentziak: 471.266,26 euro.

IX. kapitulua._Finantza-pasiboen aldaketa: 0,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 4.152.204,90 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua._Langileen lansariak: 542.603,46 euro.

II. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 612.167,65 euro.

III. kapitulua._Finantza-gastuak: 2.087,86 euro.

IV. kapitulua._Transferentzia arruntak: 328.302,45 euro.

VI. kapitulua._Inbertsio errealak: 1.394.864,75 euro.

VII. kapitulua._Kapital-transferentziak: 341.362,89 euro.

VIII. kapitulua._Finantza-aktiboak: 901.264,61 euro.

IX. kapitulua._Finantza-pasiboen aldaketak: 29.551,23 euro.

Gastuak, guztira: 4.152.204,90 euro.

Berriobeitin, bi mila eta hiruko martxoaren lauan. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

Iragarkiaren kodea: A0302428