42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Herrilurraren desafektazioa

Mendabiako Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik hurrengo herrilur hauek desafektatu eta ondoren trukea egiteari buruzko espedientea:

Landalurra: 45.241 metro karratu, 119. diseinu unitatekoak, 2. poligonoko finka honetakoak: Mendabia II aldeko lurzati berrantolamenduko 123. finka; alderdi horretan lurzati berrantolamendua egiteko erabakiaren, alegia, 2001eko urtarrilaren 22ko ebazpenaz irmo bihurtu erabakiaren ondorioa da finka hori. Iparraldeko muga: bidea; hegoaldekoa, herrilurra; ekialdekoa, berrantolamenduko 117, 118, 120, 121 eta 122. finkak, eta mendebaldekoa, herrilurra.

Afera bozkatu egin zen eta, aho batez, hau da, toki entitateko kideen gehiengo osoaz, horixe agintzen baitu Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak,

Erabaki da:

1. Hasiera batez desafektatzea aipatu lurrak herrilurretatik, ondotik Gregorio Martínez Pascual jaunari lagatzeko hogeita hamar urtetarako. Uste da udalerri honetan ageriko interes publikoa duela jarduketa horrek, helburua baita agregakinak tratatzeko eta dagoen legarra ateratzeko planta bat paratzea.

2. Aldez aurretik iragarkia paratu Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta jendaurrean edukitzea iragarki oholean, hilabeteko epean eduki ere, alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.

3. Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkezten ez badu, batzorde honen iritziz ez da behar Udalaren beste erabaki bat desafektazioa deklaratzeko.

Mendabian, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zazpian. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0302381