42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Herrilurraren desafektazioa

Udalak, 2003ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik hurrengo herrilur hauek desafektatu eta ondoren trukea egiteari buruzko espedientea:

290 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean 9. poligonoko 303. lurzati gisa agertzen den finkatik bereizten direnak. Hauek dira haren mugak: iparraldean, hegoaldean eta mendebaldean, 9. poligonoko 402. lurzatia, Mendabiako herrilurretakoa, eta ekialdean, 9. poligonoko 302. lurzatia, Jesús Valerio Elvira jaunarena.

1.371 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean 9. poligonoko 289. lurzati gisa agertzen den finkatik bereizten direnak. Hauek dira haren mugak: iparraldean, 302. lurzatia, Jesús Valerio Elvira jaunarena, eta 290. lurzatia, Mendabiako herrilurretakoa; hegoaldean, bidea; ekialdean, 290. lurzatia, Mendabiako herrilurretakoa, eta mendebaldean, 402. lurzatia, Mendabiako herrilurretakoa.

1.300 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean 9. poligonoko 402. lurzati gisa agertzen den finkatik bereizten direnak. Hauek dira haren mugak: iparraldean, 303. lurzatia, Mendabiako herrilurretakoa, eta jatorrizko finkaren gainerako zatia; hegoaldean, 302. lurzatia, Jesús Valerio Elvira jaunarena; ekialdean, 302. lurzatia, Jesús Valerio Elvira jaunarena, eta mendebaldean, 402. finkaren gainerako zatia (finka horretatik bereizi da).

1.025 metro karratu, Landalurreko Ondasunen Erregistro Fiskalean 9. poligonoko 290. lurzati gisa agertzen den finkatik bereizten direnak. Hauek dira haren mugak: iparraldean, 302. lurzatia, Jesús Valerio Elvira jaunarena; hegoaldean, 289. lurzatia, Mendabiako herrilurretakoa; ekialdean, 290. lurzatiaren gainerako zatia, eta mendebaldean, 302. lurzatia, Jesús Valerio Elvira jaunarena eta 289. lurzatia, Mendabiako herrilurretakoa.

Erabaki da:

1. Aipatutako lurrak hasiera batez desafektatzea herrilurren erabilera kentzearren, hartara trukea egiteko 11. poligonoko 188. lurzatiarekin, Jesús Valerio Elvira jaunaren lurzati horrekin, 6.418 metro karratu baititu. Uste da udalerri honetan ageriko interes publikoa duela jarduketa horrek, herriaren jabetzako lurrak, batetik, eta partikularren jabetzakoak, bestetik, bateratuko baitira.

2. Trukaketa arautuko duten baldintzen plegua onestea, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onesten duenerako.

3. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean paratuta, komenigarritzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

4. Aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio behin betikoz onets dezan.

5. Jaun alkatea eskuordetzea, eskriturak eta Jesús Valerio Elvira jaunarekin trukaketa gauzatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Mendabian, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita bostean. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0302380