42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

BIDAUSI MANKOMUNITATEA

Zaborrak eta hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa. Behin betiko onespena

Bidausiko Mankomunitateak, 2002ko urriaren 23an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zaborrak eta hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Onesteko erabakia 2003ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 13an, eta jendaurreko epean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2002. urterako tarifak

Etxebizitzak, tailerrak, dendak, zurgindegiak, biltegiak, garajeak, hiltegiak, finantza entitateak, farmazia, okindegiak, burdindegiak, zentral elektrikoak: 58,04 euro.

Herriko kontsultategiak, udal liburutegiak, idazkaritzak: 14,53 euro.

Eskola unitarioak: 29,02 euro.

Eskualdeko ikastetxea: 319,14 euro.

Osasun etxea, supermerkatuak, josteta elkarteak: 116,03 euro.

Gasolindegiak, tabernak, jatetxeak: 87,03 euro.

Kanpinak: 580,02 euro.

Oihana lantegia: 174,01 euro.

Taberna-jatetxeak, erretegiak, dantzalekuak: 174,01 euro.

Ostatuak, aterpetxeak: 232,05 euro.

Taberna-hostala, Asistencial Ibañeta, S.A.: 319,14 euro.

Aterpeak: 203,00 euro.

Askaltokiak: 145,02 euro.

Sorogaingo askaltokia: 716,74 euro.

Guardia Zibilaren kuartela: 859,27 euro.

Garraldan, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita zortzian. Mankomunitateburua, José Ignacio Dufur Oharriz.

Iragarkiaren kodea: A0302374