42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F O N T E L L A S

Ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan aipatzen diren ibilgailu abandonatuen gaineko errekerimenduak jakinarazi ezin izan direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakinarazpen horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen dira:

Jabea: ezezaguna. Ibilgailua: Renault 25 GTD; matrikula: 4172 XL 15.

Jabea: ezezaguna. Ibilgailua: Renault 11; bastidore zenbakia: VS51B37200F0001420.

Trafikoari buruzko Legearen 71.1.a) artikuluan xedatutakoarekin bat, hamabortz eguneko epean eremu publikotik kendu eta altxatzeagatik ordaindu beharrekoa kitatu eta ibilgailua Udalaren altxatokitik kentzen ez bada, hiri hondakin solidotzat hartuko da eta desegitera eramanen.

Argitara ematen da, Fontellasen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: A0302373