42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S E S M A

Udal Planeko aldaketa hasiera batez onetsita

Sesmako Udalak, 2003ko otsailaren 20ko bilkuran, udal planeko aldaketa bat onetsi zuen hasiera batez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127. artikuluarekin bat eta lege bereko 115. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan espedientea interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Aldaketak ondoko lurzatiak ukitzen ditu: 4-161 (zati bat), 4-612 (zati bat), 4-619, 4-166 eta 4-167, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 106. artikuluarekin bat, ez da haietan lizentziarik emanen.

Sesman, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Alkatea, José Olcoz Esteban.

Iragarkiaren kodea: a0302335