42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A R A S O A I N

Ordenantza fiskala. Aldaketaren behin betiko onespena

Kontribuzio bereziak arautzen dituen udal ordenantzaren 13.a artikulua aldatzeko espedientea 2002ko azaroaren 7an onetsi zen hasiera batez (6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 03/10/13koa) eta jendaurreko epean ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarrakiz, behin betikoz onetsi da aldaketa hori.

Horiek horrela, hona hemen testu aldatua:

13.a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, partitze modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta Lurralde kontribuziorako duten balio katastrala.

Barasoainen, bi mila eta hiruko otsailaren hogeita lauan. Kudeaketa Batzordeko burua, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: a0302333