42. ALDIZKARIA - 2003ko apirilaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

AKATS ZUZENKETA, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 2002ko uztailaren 29an emandako Foru Aginduarena. Agindu haren bidez, "Nafarroako Patxarana" deitura berariazkoaren eta haren Kontseilu Arautzailearen erregelamendu berria onetsi zen.

Aipatu Foru Aginduan akats bat dagoela ikusirik, behar den zuzenketa egiten da. Foru Agindua 2002ko irailaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 118. zenbakian.

8667. orrialdean, lehen zutabean, IV. kapituluko 12. artikuluaren 2. puntuan, honako hau ageri den tokian: "...Honenbestez, inskripzioak bertan behera utzi edo deuseztatzen ahalko ditu Kontseiluak...", beste hau behar du: "...Honenbestez, inskripzioak bertan behera utzi edo errebokatzen ahalko ditu Kontseiluak..."

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamaikan.

Iragarkiaren kodea: C3042237